Asier Cabodevilla (AZ Ekimena): "Gentrifikazioaz, jai ereduaz, kooperatibismoaz eta komunitate energetikoaz mintzatuko gara jardunaldietan"

Maialen Huarte Arano 2024ko urr. 16a, 13:11

Ostiralean eta larunbatean Alde Zaharra Ekimenak jardunaldiak antolatu ditu auzoan. Sare komunitarioak lau ardatz izanen ditu eztabaidagai: gentrifikazioa, jai eredua, kooperatibismoa eta komunitate energetikoa. "Hausnarketarako aukera izanen da bizilagunen artean sortzen diren kezkak, beharrak eta iradokizunak elkarbanatzeko", esan du Asier Cabodevilla AZ Ekimeneko kideak. 

Alde Zaharrean sare komunitarioaren auzo jardunaldiak izanen dituzte ostiral eta larunbatean. Bizilagunak batu eta dituzten interes, behar eta arazoen inguruan hitz egiteko bilgune direla gogorarazi du Asier Cabodevilla AZ ekimeneko kideak. "Lau gako nagusiren inguruan eginen ditugu topaketa hauek: gentrifikazioa, jai eredua, kooperatibismoa eta komunitate energetikoak". Ostiralean 17:30ean San Frantzisko ikastetxean eta larunbatean 10:00etan izanen dira jardunaldiak Burgoen Plazan. Asier Cabodevillarekin egindako elkarrizketa argazkian klik eginda entzun daiteke. 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!