Andoni Ollokiegi: "Nire background-a rockeroa eta heavya da gehienbat"

Miren Mindegia Petrirena 2024ko urr. 7a, 19:04

Olloki sinadurapean, Andoni Ollokiegik 'Alienatuta' diskoa argitaratu du berriki. Ostegunean izanen da Atarrabiako bestetan

Iturri askotatik edaten du Andoni Ollokiegiren musika jakintzak eta nabarmena da hori berriki plazaratu duen Alienatuta diskoan, bigarren bakarkako lana duena. Musika estilo anitzetako 11 abesti hondu ditu bertan, nahiz eta argiki nagusitzen den rock eta heavy soinua horietako gehienetan, izan ere, horixe da bere background-a. Bestelako soinua daukaten abestiak egiterakoan, alta, ez dio hegoak moztu bere sormenari: "Oso punkia da, zentzu horretan, diskoa, ez musika generoari dagokionez, baizik eta nahi dudan hori egiten utzi diodalako nire buruari". 

Ostegunean, urriaren 10ean, Atarrabiako bestetako txoznagunean emanen du kontzertua, 21:00ak inguruan, Las Tipex taldearen ondotik. Gogotsu dago Ollokiegi bere abestiak oholtza gainean erakusteko, "hor gustatzen baitzaizkio jendeari gehiago". Publiko orokorrak gitarra eskuan jotzen dituen bertsio eta imitazioengatik ezagutzen badu ere, orain egin dituen abestiak jendarteratzeko gogotsu dago, hauek ere bere lekua izan dezaten. 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!