Zaloa Basabe: "Emakumeen Etxea beharrezkoa den gune bat da"

Maialen Huarte Arano 2024ko urr. 7a, 13:32

Iruñeko Emakumeen Etxeak bost urte bete ditu: "Beharrezkoa da Agoitz kaleko gune hori emakumeen elkargune eta espazio segurua delako", azaldu du Zaloa Basabe Iruñeko Udaleko Berdintasun zinegotziak. 

Bost urte bete ditu Iruñeko Emakumeentzako Etxeak. Aldarrikapen batetik sortu zen Iruñeko Emakumeen etxea duela bost urte. Alde batetik,  tresna gisara emakume eta gizonen arteko berdintasuna erdiesteko; bestetik,  emakumeen ahalduntzea, norbanakoarena eta kolektiboarena lortzeko gune ere izateko.

Bost urteotan jende ugari pasa da Emakumeen Etxetik. 395 ekitaldi egin dira, besteak beste tailerrak eta jardunaldiak. 14.000 herritarrek hartu dute parte. Horrez gain, 5.400 pertsonaren eskaerak artatu dira eta espazioa kolektibo eta elkarteei utzi zaie 287 aldiz.

Bi helburu ditu Emakumeen Etxeak nagusiki: alde batetik, espazio seguru bat eskaintzea emakumeei eta bestetik, sinbolikoagoa dena. Zaloa Basabe Iruñeko Udaleko Berdintasun, Ekintza Komunitario, Auzo, Parte hartze eta Euskara zinegotziak gaineratu du, etorkizunean ere baduela zentzua halako gune bat mantentzea. 

Emakumeen Etxea Aoiz kalearen amaieran kokatua dago, 300 metro koadro ditu eta emakume eta kolektiboen erreferentzia gune bilakatu da dagoeneko. Zaloa Basaberi egindako elkarrizketa argazkian klik eginda entzun daiteke. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!