104. haurra umezurztegi batean dago, adoptatua izateko irrikitan. Egoera berean dauden beste neska batzuek bezala, lan gogor-gogorra eginez ematen ditu egunak, jantziak egiten eta josten, esaten dietenez horixe baita bidea adopzio-familia bat lortzeko. Behin batean, ordea, neska berri bat iritsiko da eta zalantzan jarriko du hori dena.
Zizur Nagusiko Kultur Etxean taularatuko dute lana arratsaldeko 18:00etan eta sarrerak txarteldegian zein online eskuratu daitezke, lau euroan.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.