Steilas sindikatuko kide Ane ApezetxeaK azaldu du duela bi urte ari direla hezkuntza arloko mahaian negoziatu nahian zenbait baldintza aldaketa eta hobekuntza, baina oso "geldo" doala guztia. Hezkuntza publikoaren aldeko apustua egin dezan eskatu diote hezkuntza departamentuari sindikatuek. Ez zaie iruditzen egoera pribilegiatuan daudenik eta Carlos Gimeno Hezkuntza kontseilariak emandako datuetan ez dela benetako errealitatea islatzen. "Soldaten zenbatekoa eman duenean bataz besteko datuetan murgildu da eta horrek ez du benetako egoera islatzen", esan du Apezetxeak. Ikasle kopuruaz mintzatu denean ere ez dela argi mintzatu iruditu zaio: "Landa eremuan badira eskola txiki andana eta taldeak txikiagoak dira, baina hirigunean ikasle asko dauden gelak aunitz dira". Irailaren 26ean beraz, hezkuntza publikoko sindikatuek deituta duten grebarekin aurrera segituko dute. Ane Apezetxearekin egindako elkarrizketa argazkian klik eginda entzun daiteke.