Aitziber Campion: "Auzo-kontseiluetan analisi konpartituak eginen dira gero politika publiko eraginkorragoak egiteko"

Maialen Huarte Arano 2024ko ira. 10a, 09:10

Gutxienez urtean hiru aldiz deitu beharko dira Auzo-kontseiluak. Gai zehaztetan sakontzeko azpi-taldeak sortzen ahalko dira. Udaleko kideekin batera auzoetako herritarrek eta entitateek parte hartuko dute. konpromiso bat eskatzen dute: edukiz bete eta masa minimo batez osatzea. 

Auzo guztiek izan dezatela Auzo-Kontseilua. Horixe nahiko luke Iruñeko Udalak. Horien bitartez ezagutu ahal izanen da auzo bakoitzak dituen beharrak eta eztabaidatu ahal izanen da soluzio posibleen inguruan: "Gutxienez urtean hiru aldiz deituko dira Kontseiluak eta segimendua izanen dute", azaldu du Aitziber Campion Herritarren Parte Hartzeko eta Euskara zinegotziak. Orain arte ezagutzen ziren auzo-eztabaidaguneekin osagarriak izanen dira Kontseiluak, baina "are konpromiso gehiago" eskatuko zaie bizilagunei. Aitziber Campionekin egindako elkarrizketa argazkian klik eginda entzun daiteke. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!