Gorka Ganso: "Hitzek beti daramate makillaje pixka bat, gorputzari aldiz kosta egiten zaio gezurrak esatea"

Miren Mindegia 2024ko abu. 27a, 12:41

Ganso konpainia bizkaitarrak ‘Panoli kabareta’ emanaldia ekarriko du gaur Atarrabiara, klowna, umorea eta keinu antzerkia uztartzen dituen ikuskizuna.

Artista izan nahi zuten. Autolaguntza liburu bat irakurri zuten. Esperientziarik izan ez arren, beraiengan konfiantza izatea erabaki zuten. Autoestimu gaindosi horren emaitza da Panoli Kabareta. Ikuskizunaren zuzendari Gorka Gansok argitu moduan, "protagonistak zirku edota vodevil-aren historian ez dira oroituak izango, baina behintzat barre batzuk botako ditugu". Hauxe da gaur, Atarrabiako udaletxe plazan arratsaldeko 19:00etan emanen den Panoli Kabareta-k ekarriko duena, bere zuzendari Gorka Gansok argitu moduan. Zuzendari lanetan aritzeaz gain, Ganso Cecilia Paganinirekin batera antzezle lanetan ere arituko da.

Zuzendariak eta Ganso konpainiaren arduradunak adierazi bezala, obraren oinarrian klowna eta keinu antzerkia dago, adin orotako publikoari bideratzen zaion hizkuntza unibertsala: "Hitzek beti daramate makillaje pixka bat. Gorputzari aldiz kosta egiten zaio gezurretan aritzea, dena nabaritzen da. Horregatik, aspaldi erabaki genuen gure konpainian hitzik gabeko obrak sortzea".

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!