XV. mendetik dokumentatuta daude Jaitzeko gatazgak, baina uste da bere jatorria askoz zaharragoa izan daitekeela. Gatzaga hauetan Salado ibaiko ur gatzatua aprobetxatzen dute gatza ateratzeko. Horietako bik jarraitzen dute gaur egun zabalik eta gainera garrantzia handia dute estatu maila eta baita Europan ere, Amaia Chourrautek Guardasola saioan azaldu digun bezala.
Larunbat goizean, 10:00etan bisita gidatua eginen dute diapiroa eta erdi aroko presa ikusteko Fran Sanz geologo eta irakaslearekin. Ondoren Sustraiak dantza ikuskizuna eskainiko dute Dinamo Dantza taldeak eta La trapezionistak 11.30etan,12.00etan bisita gidatua eginen dute Girones familiaren gatzagan eta amaitzeko dastaketa bat eginen da.
Erreserbak info@ tierrasdeiranzu .com helbidan edo 646185264 telefonoan egin behar da eta prezioa 5 eurokoa da helduentzat. Haurrak doan.