Urriaren 6ra arte hainbat ikuskizun iritsiko dira Carlos III kalera. Lehena Zirika Zirkus konpainia izanen da.
Gasteizen eta Donostian ibili ondoren Iruñera iritsiko dira Marietak. Baina nortuzk dira Marietak? Bada zirku konpainia bateko kideak: izeba bat, Ainhoa Juanizek egiten duen papera, eta bere bi iloba gazte (Amaia Leoz Aznarez eta Iraia Garcia Salbide). Anterkia, akrobaziak, umorea eta gogoeta bat eta adinaren inguruko gogoeta ere bai, Ainhoa Juanizek Guardasola saioan azaldu digun bezala.