Atarrabiako udaletxe plaza ozeano zabalean bilakatuko da gaur arratsaldean. Atarrabiako Udalak antolatuta, Xabier Artieda aktorearen Moby Dick obra ikusteko parada izanen da arratsaldeko 20:00etan. Herman Melvilen obra ospetsuaren bertsio umoretsua da aktore iruindarrak egin duena: “Ikuspegi asko eskaintzen dituen obra da Moby Dick, eta nik pertsonaien azaletik egitea erabaki dut. Umorez egindako antzezlan bat da”.
Umorea ez da, alta, Artiedaren Moby Dick-en berezitasun bakarra izanen. Objektu antzerkiaren, soinu berezien eta musikaren bitartez, aktoreak itsas giroan murgilduko du Atarrabiako udal plaza, publikoaren parte hartzea ere bilatuko duen obra honetan: “Atarrabiako plaza itsasoan bilatzeko sentsorialtasunetik tira egin beharra nuen. Horretarako soinu efektuak eta musika ere baliatu ditut, inglesen itsas abesti batzuk abestuko ditut eta publikoa itsasontzian doan marineletan bilakatuko dira”.
Adin guztietako publikoari zuzendutako obra da Moby Dick. Sarrea librea izanen da aforoa bete arte.