Isa Egiguren: "Aita Marin frogatu behar genuen behin eta berriz salbamendu lanak egiten ari ginela eta ez pertsonekin trafikatzen"

Reyes Ilintxeta 2024ko abu. 2a, 13:16

Isa Egiguren kazetaria Iruñera Iritsi berria da Aita Mari ontzian salbamendu batean parte hartu ostean. 34 pertsona salbatu zituzten Libiatik gertu, tentsio handiko erreskatean eta Ravenako portura eraman. 

34 pertsona salbatu zituen Aita Marik uztailean Mediterraneoan, Libiatik gertu egin zuen erreskatean. Eskifaian 14 pertsona, horien artean Isa Egiguren kazetari boluntarioa. Pasaian bi asteko prestakuntza egin ondoren eta baimen guztiak eskuratuta itsasora atera ziren uztailaren hasieran. Erakunde desberdinetako 20 bat itsasontzi ari ziren   lanean Mediterraneo zabalean, ere koordinatuan, pateretan ateratzen ziren errefuxiatuei laguntza emateko.

Uztailaren 14ko gauan, San Ferminetako Gaixoa ni kantatu ondoren, iritsi zitzaien erreskatea egiteko unea. Begien aurrean 34 pertsona zeraman patera txiki bat eta inguruan ustez Libiako mafietako hiru barku gizon armatuekin. Kapitainak haiekin hitz egin ondoren lortu zuten erreskatea burutzea eta bost egunen ondoren Ravenako portura onik eraman zituzten. Oso istorio gogor eta hunkigarriak ezagutzeko aukera Isa Egigurenek azaldu bezala.

Gero eta gehiago dira errefuxiatuei jartzen zaizkien trabak eta gogorra ere Europak duen jarrera gero eta itxiagoa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!