Gorka Kubelos (Gure Sustraiak): "Oso balorazio positiboa egiten dugu Gurbindo Etxean lehen aldiz egin ditugun hiri kanpaldiez"

Reyes Ilintxeta 2024ko abu. 2a, 12:57

Gure Sustraiak kooperatiba aspaldi ari da lanean Ollo herrian adimen urritasuna duten pertsonekin eta  ingurumena eta jasangarritasuna lantzen bereziki haur eta gaztetxoekin. Uztailean hiri kanpaldiak egin dituzte Arantzadin, lehen aldiz. 

Oso balorazio positiboa egin dute aurten lehen aldiz Gure Sustraiak elkarteak egin dituen hiriko udalekuez. Lau astez aste beteko txandak egin dituzte eta haurrek aukera izan dute baratze lanak egiteko, astoak, ardiak, untxiak eta oiloak zaintzeko, txorientzako kabiak eta xaboiak egiteko eta baita plater osasungarriak sukaldean prestatzeko ere.

Gure Sustraiak elkartea aspaldi ari da lanean Ollo herrian alde batetik adimen urritasuna duten pertsonekin eta bestetik ingurumena eta jasangarritasuna lantzen bereziki haur eta gaztetxoekin.

Orain Iruñera etorri dira eta Sustrai horietatik Hiri kimuak sortu dira. Hau da, hain zuzen ere, Gurbindo Etxean duten proiektuaren izena. Gorka Kubelos, Gure Sustraiak elkarteko kideak azaldu digu nola iritsi diren orain Gurbindo Etxera.

Hiri kanpaldietan eta zentro okupazionalean elkarlanean aritzen dira Gurbindo Etxearen espazioan lanean ari diren Gizain Fudazioarekin eta elkartasun baratzak kudeatzen dituen Lakarra elkartearekin.  

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!