Aingeru Gorrotxategi: "Gure historia gure ikuspuntutik kontatu behar dugu"

Euskalerria Irratia 2024ko uzt. 30a, 13:37

Euskal Herriko historia eta musika uztartzen dituen Lur Barnea proiektuak kanta berri bat plazaratu du. Oraingo honetan 824garren urtean Orreagan izandako bigarren guduan pausatu dute begirada.

Orreagako lehen gatazkatik 46 urteren ondoren, ondorio politiko garrantzitsuak izan zituen.

Pirinio mendebaldeko baskoien armada batek frankoen espedizio militarra mendean hartu zuen eta, segidan, Oroel haitzean, Jakatik gertu, baskoi nobleek Eneko Arista errege goratu zuten Iruñeko Erresuma sortuz.  

Aingeru Gorrotxategi historia zalea, musikaria eta irakaslea da kantu honen egilea.

Lur Barnea taldeak kantu honekin egin duen bideoklipean Martintxo Alzueta ilustrazile nafarraren marrazkiek eramaten gaituzte IX.  mendeko Euskal Herrira.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!