Atzoko omenaldia, urtero bezala, "hunkigarria" izan zen. Lunes Lilas taldeak urteurrenaren atarian ekartzen du gogora Nagore Laffage. "Omizidiotzat jo zuen orduko hartan epaileak gertatutakoa. Kalean, argi erakutsi zen erahilketa baten aurrean geundela", adierazi du Lunes Lilas taldeko kide Larraitz Trincadok. Euskalerria Irratian Trincadori egindako elkarrizketa argazkian klik eginda entzun daiteke.