Aurten seigarren edizioa ospatuko dute, Amalurra izenburupean. Antzezpen berri honen gidoia Bakarne Atxukarrok idatzi du, eta kontzertuan Maika Morales aktoreak eta Laida Dominguez abeslariak parte hartuko dute.
Pablo Sarasate Nafarroako Kontserbatorio Profesionalaz gain, Orreaga, Aranguren Ibarra, Orkoien, Irurita, Barañain, Berriozar, Zizur Nagusia, Agoitz, Uharte, Burlata/Atarrabia, Aralar, Kithara eta Iruñeko Joaquin Maya musika-eskoletako txistulariak bertaratuko dira, baita Sarrigurengo Joakin Lizarraga ikastetxe publikokoak ere, Bea Agirreren zuzendaritzapean.
Xabier Olazabal Txistularien Elkarteko kideak azaldu digu nondik nora joanen den kontzertu hau eta baita, aurten lehen aldiz, berak zuzenduko duen Sanferminetako txistularien alardea ere.