Izaskun Arriaran (Arrotxapea): "Espazio seguruak lortzea denon ardura da"

Maialen Huarte Arano 2024ko eka. 13a, 10:17

Joan den asteburuan izan ziren Iruñeko Arrotxapeko jaiak eta auzoko herri mugimenduak agerraldia egin du balorazio moduan: Eraso sexistak eta arrazistak salatu dituzte.

Arrotxapeko jaiak izan dira asteburuan. Iruñeko auzo horretako herri mugimenduak eraso sexistak eta arrazistak izan zirela txosnagunean. Protokoloak aktibatu ziren eta behar bezala funtzionatu zuten. "Beharrezkoa da gizarte osoaren inplikazioa espazio seguruak sortzeko", adierazi du Izaskun Arriaran herri mugimenduko eta talde feministako kideak. Poliziaren jarrerarekin ere kritiko azaldu dira: "Beste eredu bat behar dugu benetan laguntza emanen duena halako erasoak ekiditen", adierazi du Arriaranek. Euskalerria Irratian Izaskun Arriarani egindako elkarrizketa argazkian klik eginda entzun daiteke. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!