Nafarroako Antzerki Eskolan Arte Dramatikoko ikasketa profesionalak eta NUPen irakasle-ikasketak burutu ondoren Madrilera joan zen Maialen Diaz Urriza. Han William Layton laborategian ikasi zuen Nafarroako Gobernuaren beka bati esker eta dramaturgia graduondoko bat egin ondoren Calatea taldearekin hasi zen lanean. Han ezagutu eta parte hartu zuen Azala azalarekin proiektuan eta orain Nafarroara ekarri du. Errefuxiatuez, deserriaz, sexu explotazioaz, giza eskubideez eta pertsonen salmentaz hitz egiten dute gazteek haiek sortutako antzezlanetan.