Nafarroak hainbat proiektu bultzatu ditu Boliviako emakume indigenei eta landa-migratzaileei laguntzeko
Nafarroako Gobernuko Garapenerako Lankidetzako teknikariek hainbat gizarte-ekimen bisitatu dituzte 2021etik Gobernuak 4,5 milioi bideratu dituen proiektuen garapena ezagutzeko
Bisitatutako ekimenen artean, teknikari taldeak "Bartolina Sisa" Boliviako Emakume Nekazari Indigenen Konfederazio Nazionalaren proiektuak ezagutu ahal izan ditu, Santistevan Apezpikuaren probintziako landa-komunitateetan garatutako proposamenak. Erakunde horren lehentasunezko helburuen artean dago emakumeak genero-indarkeriaren aurka kontzientziatzea eta haien autonomia sustatzea, baratze txikiak eta elikadura-subiranotasuneko beste proposamen batzuk abian jarriz.
Nafarroako Bakea eta Elkartasuna Fundazioaren bidez sustatzen ari den proiektura 1.910.000 bideratu dira 2020tik.
AMA KEMENTSUEN (MADRE CORAJE) DENDAREN X. URTEURRENA
Apirilaren 12an, 17:30etik 19:00etara.
17:30 «Iraganari begirada bat, etorkizunari begirada bat: gure Bigarren Eskuko Dendaren 10 urte» solasaldia.
18:15ean: Aperitiboa
19:00etan: Peruko dantzak: «Fuerza Peruana» kultur elkartea
Solasaldia Madre Coraje dendan Calle Sangüesa 38- la Milagrosa dendan izango da eta dantzak Alfredo Floristán plazan
Rana Plazaren 11. urteurrena: Mugi zaitez betetzen ez duten marken aurrean
Data: 2024ko apirilaren 24a
Ordutegia: 17:00etatik 20:00etara.
Deialdiaren lekua: Karlos III .aren etorbidea, 2, ondoren Tendam eta Decathlon Taldearen dendetatik joateko
Rana Plazako tragediaren 11. urteurrenean, SETEM Navarra-Nafarroatik herritarrak mobilizatu nahi ditugu Bangladesheko Ehungintza Industriako Osasun eta Segurtasunerako Nazioarteko Akordioa oraindik sinatu ez duten markengana jo dezaten.
Helburu ditugun markak: Tendam Taldea (Springfield, Women Secret, Pedro del Hierro, Cortefiel) eta Decathlon.
Ekintza kontsumitzaile gisa ditugun eskubideak erabiltzean datza, aipatutako marken dendetara joz kexak eta iradokizunak aurkezteko. Marka horiei Nazioarteko Akordioa sinatzeko eskatuko diegu. Ekintza aurrez aurre zein online egin daiteke. Bat egin gurekin kausa garrantzitsu honetan! Arropa garbiaren kanpaina.
Informazio gehiago nahi baduzu edo kaleko ekintzan parte hartu nahi baduzu, jarri harremanetan helbide elektroniko honekin: comunicacioncrlnafarroa@setem.org
UNRWAken boluntario gisa lanean aritzeko eskeintza
UNRWAk (Palestinako Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentzia) Nafarroan boluntariotza puntualeko ekintzetan parte hartzera gonbidatzen zaitu, Palestinako errefuxiatuen errealitate humanitarioari buruzko sentsibilizazio-jarduerak antolatzeko publiko orokorrari irekitako ekitaldietan eta Nafarroako hainbat udalerritako ikastetxeetan berariazko lana egiteko.
Idatzi navarra@unrwa.es eta informazio guztia emango dizute