Goxua'n Saltsa talde nafar-kolonbiarrak bere bigarren diskoaren aurkezpena eginen du asteazken honetan Zentral aretoan.
Saltsa doinuak euskaraz eta gaztelaniaz eskaintzen dituen talde handia da. Eskarmentu handiko14 musikarik osatzen dute Goxua'n Saltsa.
Martxoaren hasieran haien bigarren diskoa plazaratu dute: “Urak eginen du bide” izenekoa. Oraingo honetan konposizio propioen aldeko apostua egin dute. 10 kantuetatik 8 dira haiek eginak eta soilik bi dira kantu ezagunen bertsioak. Hizkuntzaren aldetik ere gero eta euskarazko kantu gehiago: erdia gaztelaniaz erdia euskaraz.
Saltsa dantzatzea edo aditzea maite dutenentzako aukera paegabea Zentral aretoan asteazkenean 19:30etatik aurrera. Lehenbizi DJ Reimy arituko da eta 21:00etan Goxua'n Saltsa bere disko berriarekin.