Hiru urte eta erdiz, Almudena Carracedo eta Robert Bahar zuzendariek 'No está sola: la lucha contra la Manada' dokumentala grabatu dute ezkutuan. Ez zioten inori ezer esan, ezta bere familiei ere, lasaitasunez lan egin ahal izateko, presiorik gabe, parte-hartzaileen konfidentzialtasuna bermatzeko. Proiektua aurrera eraman aurretik, bi errealizadore eta ekoizleek baimena eskatu zieten biktimei, eta dokumentazio eta edizio lan nekagarri bati ekin zioten.
Artxiboko ia mila orduko materiala, 600 orduko elkarrizketak, 50 orduko ekoizpenerako filmatutako materiala eta 14 hilabeteko muntaketa. Duela zortzi urte Iruñeko jaietan izandako boirtxaketa eta ondorengo prozesuaren inguruko informazioa hala nola jendearen erantzun irmoa biltzen dira lan honetan.
Iruñeko Golem zinemetan astebete egon ondoren, filma arrakasta nabarmena izaten ari da orain plataforma digitaletan, estatu mailan ikusienen zerrendan sartzeraino.