Nerea Perez Ibarrola: "Kale izendegian emakume errepresaliatuak gogoratzea, beharrezkoa izateaz gain, polita ere bada"

Miren Mindegia 2024ko mar. 14a, 19:28

Txantrea Hegoaldeko kale eta plazek frankismo garaian errepresaliatuak izan ziren hamar emakumeren izenak jaso dituzte

Proposamena egin eta hiru urtera, azkenean, Iruñeko Udal berriak Txantrea Hegoaldeko zazpi kale eta hiru plaza izendatu ditu, frankismoak errepresaliatutako beste hainbeste emakumeren izenekin. Hemendik aurrera, emakume hauen bizitzak espazio publikoaren zati izango dira, oroimenerako espazio sinboliko bihurtuz eta, aldi berean, Udalaren Berdintasunerako III. Planaren eskutik emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako bidean beste urrats bat emanez.

Proiektu honen oinarrian, duela hiru urte Gemma Pierola historialariak egindako ikerketa bat du abiapuntu. Nerea Perez Ibarrola Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasleak eta Memoriaren Funts Dokumentaleko kideak nabarmendu bezala, emakume hauen izenak hiriko kale izendegiaren parte izateak balio handia dauka alde anitzetatik.

Julia Bea Soto, Dora Serrano Serrano, Aurora Gómez Urrutia, Julia Fernández Zabaleta, Mª Luisa Elío Bernal, Josefina Guerendiain Caro, Nemesia Baztán Turrau, Ramona Zapatero Zapatel, Matilde Huici Navaz eta Mª Carmen Húder Carlosena dira hamar emakumeak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!