Aurten, kongresuaren lema ETORKIZUNA LIBURUA da. Elkar dendako Pablo Abarzuzak azaldu digu zertaz arituko diren saio hauetan: "Bizitzaren eromenaren aurrean, liburuak etena, ikaskuntza, sentsibilitatea, hausnarketa eta abar eskaintzen dizkigu.
Kongresuaren izaera erabat teknikoa da. Liburudenden funtzionamendua eta kudeaketa hobetzera bideratzen dugu, lan mota ezberdinak partekatuz eta ideia- eta esperientzia-trukearen bidez.
Landuko ditugun gaien artean, “liburu-katearen praktika onak” azpimarra ditza egu. Liburu-katea autoreek, argitaletxeek, banatzaileek eta liburudendek osatzen dute. Liburu bat autore batek sortzen du, baina argitaletxeak ematen dio forma fisikoa. Argitaletxeen eta liburudenden arteko lotura da banatzailea,
liburudendei beren produktuak helarazten dizkigute. Azkenik liburudendak gara bezeroekin harreman zuzena daukagunak.
Kate hori indartu eta bera osatzen dugun kate-maila bakoitzaren lana errespetatzea dira biltzar honen helburuetako batzuk.
Liburu erosketekin erlazioa duten lehiaketa publikoak eta administrazioarekiko harremanak zein gremio interesen derfentsa aztertuko ditugu.
Biltzar guztietan egon ohi da EIFBko ordezkariren bat (liburu-denden Europako eta Nazioarteko Federazioa)
Aurten Frantziako Liburudenden Sindikatua izango dugu, liburudenden mundua defendatzen aitzindariak. Estatu frantseseko liburudendei buruzko politika publikoak ikusi besterik ez dago, egiten duten lan garrantzitsua ulertzeko.
Eta, jakina, Adimen Artifizialaz hitz egingo dugu. Dena egiteke dagoen tokian, gure asmoa lehen urrats bat ematea da, AA liburuaren eta gure negozioen munduan sartzean jokabide egokien kodeak arautu eta sortzeko. AAk erronka handiak dakarzkigu, abantailak eta mehatxuak barne".
Hitzaldiez gain tailerrak ere saio praktikoak ere izanen dira: "Goizetan hitzaldi teknikoak izaten dira eta arratsaldeetan lantegi
praktikoak izaten dira. Gure gremioak liburudenda ezberdinek osatzen dituzte,
eta bakoitzak bere izaera du. Irakurketetan oso trebatuta gauden
jendea gara, baina kudeaketan esperientzia desberdinak dauzkagu.
Arazoak planteatu eta konponbideak ematea da asmoa gure lana ahalik eta hoberen egiteko modu errazenean".
Todostuslibros Internet bidezko salmenta-plataforma bat eta proiektuari lotutako liburu-denda bakoitzak kudeatzen du salmenta. Plataformaren erabiltzaileak aukeratzen du erosketa zer liburu dendan egin nahi duen, eta bertan kudeatzen dute: "Plataforma hau bere proiektu nagusienetako bat da, Europan proiektu aitzindaria dena.Proiektu bizia da, eguneroko beharren arabera berrituz doana. Plataforma honekin batera, LIBRIRED sortu dugu, izaera profesional hutseko datu-plataforma bat. Gure egunerkoan informazio ugari eskaintzen digu lanerako tresna aparta delarik. Komunikazioa, belaunaldien arteko errelebua, eskualdaketak, irekiera berriak eta abarren inguruan mintzatuko gara. Eta ezin dugu ahaztu azken urteotan modan dauden bi generori buruzko bi tailer egingo dirlela: nobela beltza eta haur eta gazte literaturaren ingurukoak hain zuzen ere. Gener ezberdinetan espezializatutako pertsonek beren esperientziak aurkeztuko dizkigute".
Kongresu honetan 'Todos tus libros' sariak banatu dira. Hauek dira saltzaileek gomendatutako lanak.
Aurtengo sarituak honako hauek dira:
Premio TTL al Mejor Libro de Ficción
Maniac, de Benjamin Labatut (Editorial Anagrama)
Premio TTL al Mejor Libro de No Ficción
Gozo, de Azahara Alonso (Editorial Siruela)
Premio TTL al Mejor Libro de Poesía
Corazonada, de Berta García Faet (Editorial La Bella Varsovia)
Premio TTL al Mejor Libro de Cuentos-Narrativa Breve
Me verás caer, de Mariana Travacio (Editorial Las Afueras)
Premio TTL «Javier Morote» a Autor/a Revelación
Alana S. Portero por La mala costumbre (Seix Barral)
Premio TTL «Grupo Kirico» al Mejor Libro Infantil
Libro libresco, de Juan Arjona, con ilustraciones de Enrique Quevedo (A buen paso)
Premio TTL «Grupo Kirico» al Mejor Libro Juvenil
Mary John, de Ana Pessoa, con ilustraciones de Bernardo P. Carvalho, traducido por Nia González (Elastic Books)
Premio TTL «Zona Cómic» al Mejor Cómic Nacional
Contrition, de Carlos Portela y Keko, con prólogo de Antonio Altarriba (Norma Editorial)
Premio TTL al Mejor Proyecto Editorial
Galaxia Gutenberg