Margarita, Nafarroako erregina (1492-1549) liburua aurkeztu zuen abenduan Ixabel Etxeberriak (Urruña, 1960), Euskaltzaindiaren bilduma sailean. Nafarroakoa bilakatu zen Angulemako Margaritak idatzi hiru antzerki profano euskaratu ditu, bakoitzarentzat azalpenak ezarriz. Margaritak Joana Albretekoa bere alabarekin trukatu gutunak ere ekarri ditu idazlan horretara.
Bere garaiaz, izaeraz, idazlanez eta garaiko botere eremuan izan zuen pisuaz mintzatu gara liburuaren egilearekin Irrintzi Plaza saioan. Solasaldian izan dugu, bestalde, Aitziber Feliu Heptameron abesbatzako kidea. Emakumez osatutako Nafarroako Ganbera Abesbatzako atal honek XVI. mendeko errepertorio bat prestatu du propio liburuaren aurkezpen honetarako.