Musikara bideratutako idazkera artistikoari eskainitako erakusketa baten aurrean gaude, artxiboko materiala (Erdi Arotik XX. mendera artekoa), eta artista eta konpositore nafarrek edo Nafarroan bizi direnek ekoitzitako obra berriak biltzen dituena.
Uharteko Arte Garaikideko Zentroak, ‘Bat Bitan. Oharrak, zirriborroak, partiturak eta beste hainbat belarrirako idazkerak’ izenarekin erakusketa berezia antolatu du. Izenburuak adierazten duen bezala, edizio honek partituraren idazketa hartzen du abiapuntutzat, praktika hau definizio zabalenean ulertuta. Xabier Erkizia soinu ikertzaileak komisariatu du erakusketa. Metropoli Foralean izan dugu xehetasunak ematen.
Musikara bideratutako idazkera artistikoari eskainitako erakusketa baten aurrean gaude, artxiboko materiala (Erdi Arotik XX. mendera artekoa), eta artista eta konpositore nafarrek edo Nafarroan bizi direnek ekoitzitako obra berriak biltzen dituena.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.