3 urte dira jada Haritu sarea sortu zela, etxebizitzaren eta oinarrizko beharren prekarietatearen aintzinean, antolakuntzaren eta defentsa kolektiboaren alde jotzen duen sarea. Hirugarren urteurren hau, hala, orain artean egindakoaren inguruan hausnartzeko eta erronka berriak zehazteko baliatuko du elkarteak.
Urtarrilaren 26tik aurrera hainbat ekitaldi eta hitzordu prestatu dituzte, Harituko kide Oihana Idoatek azaldu digun bezala, etxebizitzaren arazoa larria da, eta gero eta gehiago dira oinarrizko eskubidea beharko lukeen honetarako sarbiderik ez dutenen profila: "Lehen emakume arrazializatu eta familia monoparentalak ziren profil ohikoena, baina orain profil hori zabaldu egin da, ia edozeinek izan ditzake arazoak etxebizitza lortzeko edo mantentzeko".