Julen Linazasoro: “Adimen artifiziala erabiltzen da gero eta gehiago haurren sexu abusuen irudiak sarean sortzeko”

Reyes Ilintxeta 2024ko urt. 11a, 20:21

Julen Linazasoro (Macsonrisas) heziketa digitalean adituak ikerketa interesgarri baten emaitzaz hitz egin digu: 2023an, Internet Watch Foundation (IWF) fundazioak adimen artifizialak sortutako haurren sexu-abusu materialaren lehen txostenak ikertu zituen eta ondorio moduan esan zuten gaur egun posiblea dela oso argazki eta bideo errealistak egitea etxeko ordenagailuan eta askotan pederastek sareetan dauden adingabeen irudiak hartzen dituztela manipulatzeko.

 

(Argazkia: Norma Mortenson: https://www.pexels.com/es-es/foto/telefono-inteligente-amigos-sentado-grupo-8457434)

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!