Gurasotasun positiboko taldeetan parte hartzeko izena emateko epea zabalik dago

Euskalerria Irratia 2023ko abe. 13a, 10:38

Iruñean erroldatuta edo/eta eskolatuta dauden 0 eta 18 urte bitarteko adingabeen zainketaz eta heziketaz arduratzen direnentzako doako saioak antolatu ditu Iruñeko Udalak.Astean behin bilduko dira taldeak zazpi hilabetez. Izena emateko epea zabalik dago abenduaren 20ra arte. 

Agintzari kooperatibako psikologo eta hezitzaileak dira saio hauetako gidariak. Iaz euskarazko bi talde eratu ziren eta hirugarren edio honetako erronka euskarazko talde gehiago lortzea da. 

Seme-alaben adinaren arabera sailkatzen dira taldeak: 0-5 urte, 6-11 eta 12-18. Bilerak goizeko eta arratsaldeko ordutegian egiten dira, hiriko hiru toki desberdinetan. Eneko Mendiluze psikologoa eta Agintzariko kidea Irrintzi Plazan izan da eta berak informazio guztia ekarri digu.

Izena emateko epea abenduaren 20ra arte zabalik dago eta esteka honen bitartez egin daiteke. Zalantzak izatekotan, honako telefono honetara dei daiteke: 948 10 03 40.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!