Itziar Diez de Ultzurrun: "Kanpotik ezarritako arauen arabera jokatu behar izatea zein gogorra den ikusiko dugu lan honetan"

Reyes Ilintxeta 2023ko abe. 11a, 19:00

 "Barbaro iraun" frantziar estatuan bizi den arabiar jatorriko Louisa Yousfi kazetariaren lana itzuli du Itziar Diez de Ultzurrun itzultzaile iruindarrak. Aurretik, kanpotik ezarria den barbarotasunari eutsi, eta harekin bizitzeaz eta irauteaz mintzo da egilea lan honetan.

«Sumatzen dut hainbeste gauza ditudala esateko non hobe baita ez nadin oso ikasia izan. Barbarotasun gisako bat gorde behar dut, barbaro iraun behar dut». Kateb Yacine aljeriar idazlearen aipu hori formula magiko modura ulertzen du Louisa Yousfi kazetari eta aktibistak: aldi berean eslogan estetiko eta alegia politikotzat. Ikuspegi horrek aukera ematen dio manifestu politiko eta literario honetan Chester Himes eta Toni Morrison idazleak, Booba eta PNL rap musikariak eta inperioari aurre egin dioten beste norbanako basatu batzuk elkarrizketan jartzeko, domestikazio mendebaldar zibilizatzailearen aurka. Mugimendu kolektibo antirrazista eta dekolonialaren baitan kokatzen baita liburuxka hau; zehazki, autorearen hitzetan: «politikaren bidez ulertu nuen ez gaudela kondenatuak gure leku txikia lotsaz negoziatzera beste barbaro batzuen bizkar, baizik eta gure esku dagoela arbasoek hasitako duintasunaren aldeko borrokari jarraipena nola eman pentsatzea».

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!