Roberto Saiz basoziana izanen da bisitaldiko gidaria. Berak Irrintzi Plaza saioan azaldu digunez, jarduera honek aukera emanen du espezie exotiko inbaditzaileak sartzeak eragindako problematikaren inguruan sentsibilizatzeko, hori baita biodibertsitatearen galeraren arrazoi nagusienetako bat, ibai-ekosistemetan batez ere.