Gaur gauean arimen gaua edo gau beltza ospatuko da toki askotan. Halloween jai ezagunaren jatorria Europako aintzineko hildakoen inguruko ospakizunetan dago eta horregatik toki askotan antzeko errituak aurkitzen dira. Euskal Herrian ere aspalditik ospatzen da gau berezi hau eta testigantza ugari bildu dira herri askotan kontatuz nola kalabazak hustu egiten zituzten, kandelak barruan piztu bide bazterretan uzten zituzten hildakoen arimek mundo honetatik irtenbidea topa zezaten. Azken urteotan kultur elkarte batzuetan aspaldiko festa aldarrikatu eta berreskuratzen ari dira, elementu berriak gehituz. Txantreako Jai batzordeak, esate baterako, Arimen gaua prestatu du.
Txantreako Salestarren aretoan eginen dute arratsaldeko 17:00etatik aurrera familientzako kalabaza eta mozorro tailer bat. Ondoren Sinarzubi elkartearen egoitzan haur txikientzako beldurrraren etxea zabaldu eta ipuinak kontatuko dituzte eta 19:00etatik Aurrera Salestarren aretoa Inguma etxe bihurtuko da eta bertan ibilaldi beldurgarria egin hal izanen dute ausartzen diren gazte eta helduek.