Jon Plazaolaren bakarrizketa gaur, Mutiloan

Juan Kruz Lakasta Zubero 2023ko urr. 27a, 07:25

Tu-tum platz! bakarrizketa eginen du gaur Jon Plazaolak Mutiloako Kultur Etxean, arratsaldeko 19:00etatik aurrera.  Plazaolaren ikuskizunerako sarrerak aldez aurretik hemen eros daitezke, sei euroan.

Jon Plazaola bere sorlekura, bere sehaskara itzuli da "Tu-tum, Platz!" umorezko ekuskizun berriarekin. Taula gainean bere lehen agerraldia egin zuenetik 23 urte pasa diren honetan berriz ere "Stand Up" formatuko bakarrizketari heldu dio, hori bai; 23 urte zaharrago, 23 urte jakintsuago eta 23 urte kabroiago. Ordubetearen bueltan izango dugu, umorez betetako kolpez-kolpe baten ondoren ardo ona bezala urteen poderioz hobera egin duen ala ardo txarra bezala ozpindu den jakiteko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!