Aner Peritz: "Sor ditzagun interesgarriak diren produktuak euskaraz eta jendea zaletuko da"

Reyes Ilintxeta 2023ko urr. 24a, 19:21

Ahostegunak sormen egonaldiak antolatu ditu Euskaltzaindiak, Mintzola ahots lantegiaren bitartez, euskarazko antzerkia, bertsolaritza, kantua eta literatura gazteengaino helarazteko. Saioak azaroaren 9an, 16an eta 23an izanen dira, arratsaldez, Euskaltzaindiaren Iruñeko egoitzan.  Itziar Telletxea musikaria, Oihana Arana idazlea, Amaia Elizagoien ipuin kontalaria eta Aner Peritz bertsolaria izanen dira  saioak gidatuko dituzten sortzaileak. Azken biak Irrintzi Plazan izan ditugu solaskide. 

Saio hauetan artista gonbidatuak ere izanen dira: Ainhoa Larretxea, Sustrai Colina, Garazi Arrula eta Goxua’n salsa taldeko musikariak.  Izena emateko epea zabalik dago doako hiru tailer hauetarako 18 eta 22 urte bitarteko gazteentzat.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!