Ahostegunak sormen egonaldiak antolatu ditu Euskaltzaindiak, Mintzola ahots lantegiaren bitartez, euskarazko antzerkia, bertsolaritza, kantua eta literatura gazteengaino helarazteko. Sormen tailerrak azaroaren 9an, 16an eta 23an izanen dira, arratsaldez. Amaia Elizagoienek, Aner Peritzek, Itziar Telletxeak eta Oihana Aranak osatzen dute antolaketa taldea. Barañaingo Alaitz Institutuan egin dute tailer hauen aurkezpena.
Ahostegunak ekimenaren bidez, 18 eta 22 urte bitarteko gazteek bertsoaz, literaturaz, kantuaz eta antzerkiaz gozatzeko aukera izanen dute. Amaia Elizagoienek, Aner Peritzek, Itziar Telletxeak eta Oihana Aranak osatzen dute antolaketa taldea eta aurtengo artista gonbidatuak Ainhoa Larretxea, Sustrai Colina, Garazi Arrula eta Goxua’n salsa taldea izango dira. Doako saio hauek azaroaren 9an, 16an eta 23an izanen dira, arratsaldez, Iruñean, Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkaritzan. Izen-ematea webgunetik egingo da, https://www.euskaltzaindia.eus/mintzola/sustapena/
Barañaingo Alaitz institutuan egin dute tailer hauen aurkezpena eta han, besteak beste, Egoi Bueno eta Ane Vlencia ikasleekin eta Oihana Arana idazlea eta Amaia Elizagoien ipuin kontalariarekin hitz egiteko aukera izan dugu.