Mintzakiden parte hartzeko izena emateko epea zabalik dago urria amaitu arte

Reyes Ilintxeta 2023ko urr. 23a, 19:16

Euskaraz hitz egiteko ohitura duten eta mintza praktika egin nahi duten hiztunak  biltzen dituen programa da Mintzakide. Topaguneak eta Udaletako Euskara Zerbitzuak dira ekimenaren antolatzaileak. Iaz Iruñerrian 940 lagunek hartu zuten parte. 

Iaz 7.000 hiztun bildu ziren taldeka Euskal Herri osoan era honetako egitasmoetan. Hemen Iruñerrian 940 lagun izan ziren Mintzakiden. Topaguneko kide eta Mintzakideko arduraduna den Amaia Cuestak Irrintzi Plaza saioan azladu digu zaletasun, bizitoki eta adinaren arabera antolatzen dituztela taldeak.  azaldu digunez,   partehartzaileak talde txikitan biltzen dira:

Asteroko taldekako elkarretaratze hauetaz gain, hainbat saio osagarri egiten ditzute mintzakideek urtean zehar. Mendi taldearen irteerak edo sagardotegietarako txangoak dira adibide batzuk, baina aurten berrikuntzak ere izanen dra: azaroaren 11an Mintzakantuz ekimena aurkeztuko dute.

Interesa duen orok aukera izanen du izena emateko www.iruñerrikomintzakide.org web gunean edota udaletako euskara zerbitzuetan. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!