Billabesa gidariek diotenez, arazo teknikoak ugaritu egin dira hiri garraio publikoan. Zahartuta daude hainbat ibilgailu. Autobus berriak oso gutxi dira. Azkenik, iribarrenek eta Elizaldek nabarmendu nahi izan dute haiek babesteko oso neurri eskasak hartu dituztela. Horri lotuta, asteburuetan izaten diren erasoak aipatu dituzte.