Urriaren 21ean eginen da Iruñean Elkarren marrazketa maratoia

Reyes Ilintxeta 2023ko urr. 17a, 20:31

Parte hartzaileek Basotxoa, San Frantzisko Plaza, Sarasate Pasealekua eta Baluarteko marrazkiak egin beharko dituzte arratsaldeko 18:00ak baino lehen. 

Iaz 300 bat lagunek hartu zuten parte Iruñean egindako lehiaketa honetan. Izena emateko epea zabalik dago on-line eta baita Elkar dendetan ere. 

 

ELKAR SKETCH IRUÑEA MARATOIA

Borja Goitia, Elkarreko komunikazio arduradunak azaldu digunez,  izen-ematea www.elkarsketch.eus atarian, edo Iruñeako Elkar liburu-dendetan egin ahalko da, urriaren 20ko 12:00ak baino lehen. Plazak mugatuak dira.

 

Urriaren 21ean, larunbatean, goizeko 9:30ak eta 11:00ak bitartean Iruñeako Comedias kaleko Elkar liburu-dendara gerturatu beharko da. Bertan maratoian parte hartzeko materiala banatuko da:

  • Moleskine koaderno bat.
  • Moleskine arkatz bat.
  • El Bosquecillo jatetxean jasotzeko hamaiketakorako txartela.

  • Iruñeako mapa bat.

 
Arratsaldeko 18:00ak arte izanen dute lehiakideek marrazteko epea. Ordu hori baino lehen utzi beharko dute koadernoa Iruñeako Elkar Comedias liburu-dendan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!