Oskar Alegria Japonian dago. Bere lan berria EEBBetako Tellurideko zinemaldian estreinatu ondoren, Yamagatara egin du bidaia. Hurrengo geldialdiak Viena eta Valladolideko Seminci festibala izanen dira.
Zin-zin Argiñanotik gora dagoen mendi magalari esaten zioten artzainek, bertan soinu hori ateratzen duen haize fin bat ibiltzen delako aunitzetan. Durrun-durrun 20 metroko sakonera duen lezezulo bati esaten zioten, hori zelako entzuten zen soinua barrura zerbait bota edo eroriz gero. Eta Karratz haitz baten gailurra zen, non askotan jotzen zuten tximistek.
Hiru toki hauetatik pasatzen ziren Artazutik Andimendira joaten ziren artzainak edota haiei janaria eramateko bidea egiten zutenek. Haien artean Oskar Alegriaren aitona bera.