Mintzola, Euskaltzaindiaren baitan diharduen hizkeraren lantegiak 'Ahostegunak' ekimena burutuko du aurten Iruñean. Azaroaren 9, 16 eta 23an sorkuntza tailerrak eskainiko dituzte Oihana Arana, Aner Peritz, Amaia Elizagoien eta Itziar Telletxea sortzaileek. 18 eta 22 urte bitarteko gazteek aukera dute izena emateko, doan.
Gazteak izanen dira protagonista Mintzolaren udazkeneko Ahostegunak ekimenean. Parte hartzaileek bertsoaz, literaturaz, kantuaz eta antzerkiaz gozatzeko aukera izanen dute.
Amaia Elizagoienek, Aner Peritzek, Itziar Telletxeak eta Oihana Aranak osatzen dute antolaketa taldea eta aurtengo artista gonbidatuak Ainhoa Larretxea, Sustrai Colina, Garazi Arrula eta Goxua’n salsa taldea izanen dira. Doako saio hauek azaroaren 9an, 16an eta 23an izanen dira, arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara Iruñean, Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkaritzan. Izen-ematea webgunetik eginen da, https://www.euskaltzaindia.eus/mintzola/sustapena/
Maider Garaikoetxea, Mintzolako kideak informazioa eman digu Irrintzi Plaza saioan.