Asteazkenean TE-4000 musikalaren azken emanaldia eginen du Jaso Ikastolak

Euskalerria Irratia 2023ko urr. 9a, 19:58

Goizean institutuetako ikasleentzat eta arratsaldeko 19:00etan publiko orokorrarentzat eskainiko dute azken aldiz autismoaren inguruko musikala Baluarten.  

50 ikaslek eta hainbat irakaslek hartu dute parte TE-4000 Hegaldia, Jaso Ikastolaren 11. musikalean. Autismoa duten eta bidaia luze batean abiatzen diren bi gazte dira lan honetako protagonistak. Musika, abestiak, akrobazioak eta dantzak ikusi ahal izanen ditugu Baluarteko eszenatokian. Irantzu Zabalza irakaslea eta Mikel Revuelta eta Maialen Laguardia ikasleak gurekin izan dira Irrintzi Plaza saioan, lan honen berri emateko. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!