Nafarroako Gazteriaren Institutuaren dirulaguntzarekin antolatu ahal izan dute 'Zirriborro' egitasmoa. Iñigo Satrustegi ekimenaren bultzatzaileak adierazi duenez "beste hainbat arte disziplinatan trebatzeko aukera dagoen bitartean, inon ez da idazten irakasten" . Hori dela eta 16 urtetik gorako gazteentzat prestatu dute egitarau oparoa. Hitzaldi eta lan saioez gain, zinemaz, musikaz eta ipuinez gozatzeko aukera izanen dute parte hartzaileek.