Migrante errusiar batek, Parisen dela, narrazio liburu bat erosi eta bertan topatuko du zehatz-mehatz bere bizitzako gertakari lazgarriena idatzita: Errusiako gerra zibilean etsai bat tiroz hil zuenekoa. Ezinezkoa da baina. Autoreak ezin du bizirik egon. Alexander Wolf idazlearen bilaketa hasi besterik ez da egin.