Oskar Sanz de Azedo: "Teranga Fest eginen dugu Senegalgo lagunak agurtzeko"

Euskalerria Irratia 2023ko mar. 29a, 19:52

Ostiral arratsaldean Teranga Fest eginen da Alde Zaharreko San Frantzisko Eskolan. Iruñean Senegalgo lau erizain aritu dira praktikak egiten ospitalean YAKAAR Afrika  GKEk lagunduta eta Iruñeko lau familiak hartu dituzte haien etxeetan. Erizain hauei agur egiteko festa bat antolatu dute San Frantzisko eskolako Guraso Elkartearekin batera.

Teranga hitzak abegi ona esan nahi du wolofen eta teranga festa ostiral honetan eginen dute 18:30etatik aurrera San Frantzisko eskolako areto nagusian. Bertan hitzaldiak eta musika izan dira. Kantuan arituko dira bai senegaldarrak eta baita eskolako gazteak ere.  

Oskar Sanz de Azedo, San Frantziskoko guraso da eta berak azaldu digu Irrintzi Plazan nola iritsi ziren lau erizain hauek Iruñera. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!