Gobernuz Kanpoko Koordinakundearen izenean Iñaki Zabalak azaldu digu zein den Munduko Medikuen Elkarteak antolatutako egitaraua:
- Martxoaren 30ean, 17:00etatik 19:00etara: Gymkana. Emakumeen Genitalen Mutilazioaren inguruko mitoak desmuntatzen. Hasiera: Iruñeko Askatasunaren plazan. Ibilbidea osatzen duten lehen pertsonek sari bat jasoko dute.
- Martxoaren 31n: «Mitoak desmuntatzen, etorkizuna eraikitzen. Emakumeen mutilazio genitalari begirada bat" jardunaldia. Gaztediaren Etxean, 18:00etatik 20:00etara. Izen ematea hemen
- Apirilaren 1ean: Afaria eta erakusketa,19.00etatik 22.00etara, Geltokin.
Izen-ematea 2023/03/28ra arte: hemen
Kakaoaren ibilbideak
Honetaz gain azaldu digu «Bidezko merkataritzaren txokolateak goxoagoa da» kanpainaren erakusketa, Pueblos Hermanos, Proclade-Yanapay eta SETEMek sustatua, Nafarroako Liburutegian dagoela martxoaren 20tik apirilaren 14ra arte.
Martxoak 29, 18: 00etan: Haurrentzako tailerra 'Chocolalt uhartea salbatu dezagun'.
Bidezko txokolatearen ibilbidea izeneko kanpainaren barruan, haurrek elkarlanean jolastu ahal izanen dute, Ekilikua El Chocolate Mágico (Txokolate magikoa) jolasaren bidez. Nafarroako Liburutegian.
Isiltasunaren zirkuluak
Martxoaren 30ean, 19: 30ean Gazteluko plazan eginen dira
Isiltasun zirkuluak, «Pertsona guztientzako osasuna leku guztietan» aldarrikatzeko
Antzerkia
Quién me TOCa?Nor UKItzen nau? TOC = NOK(nahasmendu obsesibo-konpultsibo)
Antzerki solidarioa ACOES (Nafarroa Hondurasekin) elkartearen mesedetan.
Gurutze enparantzako institutuko areto nagusian izanen da apirilaren 1ean, larunbata, 19:00etan.
Geltokin
Martxoaren 31n: Gastro Showa. Helduentzako ipuin kontalaria + afaria
"Istorioak zeiba azpian" ipuin kontaketa, Izaskun Mujikarekin.
21:00etan Geltoki aretoan. 25 €.