Amatasunari eta honi lotutako mandatu sozialei buruzko istorio bat da. Lorcaren testuan protagonistak bi nekazari gazte ziren, guraso izateko desioa zutenak. Honetan, aldiz, 35-40 urte inguruko bikotea da, profesionalki eta sozialki eroso bizi direnak. Guraso izateko adinaren gaia da, besteak beste, antzezlan honetan egiten den gogoetako bat, Ane Pikaza muntaia honetako protagonistak Irrintzi Plazan azaldu digun bezala.
Ane Pikaza aurtengo Emakumezko Aktore Onenaren MAX Sarirako hautagaia da, ekoizpen honetan egindako paperarengatik. Yerma ostiral honetan 20:00etan izanen dugu Gayarre antzokian. Sarrerak hemen.