“Parte hartzea da garrantzitsuena”.
Esaldi hori buruan sartu zigunak gezur galanta sinestarazi nahi izan zigun. Gaur egungo gizartea konpetitiboa, krudela eta fidakaitza da; ia edozertarako prest gaude ondoan dagoena zanpatu eta arratoi lasterketa honetan edonoren gainetik geratzeko gazta puxka mixerable baten truke. Irabaztea da helburua. Irabazi ala hil. Baina Félixek ez daki zer den hori. Bizitza guztian ez du ezer irabazi, ez da irabazle sentitu… erdibideko mediokre bat izan da beti.
Baina ez atzera eta ez aurrera daraman bidegurutze horretan aurkitu du bere konfort-eremua, bere burua justifikatu eta bere existentzia patetikoari zentzua ematen dion dekalogoa eratu du.
Bizitzaren lehiaketan, irabazi, batek bakarrik egiten ahal du. Mediokreak gehiengoa gara. Gurea da garaipena. Gaur gauean, ordea, Félixek sari bat jasoko du. Irabazi egingo du. Galtzen irakatsi digute, baina, irabazten ba al dakigu?
Zuzendaria: Jon Plazaola. Ekoizpena: Txalo Produkzioak. Argiztapena: Alfredo Medina.
Sarrerak: 5 € / Bonoa: 16 €
Salmenta: Nafarroako antzerki eskolaren webgunean, http://www.laescueladeteatro.com, eta lehiatilan.