Idoia Torregarai: "Gurea pozkasta da, umorea zabaldu nahi dugulako"

Euskalerria Irratia 2023ko ots. 14a, 19:38

"Harpa jotzen" da Idoia Torregarai eta Mirari Martiarena umoregileek abian jarritako podkast berria. Hiru Damatxo etxearekin batera EITB podkasterako ekoitzitako lana da hau. Bi astean behin aireratuko dituzte atalak eta lehena astelehen honetatik dago entzungai. Barreari buruzko gogoeta eta Bea Egiazabal umoregilearen parte hartzea aurkituko ditugu lehen saio honetan. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!