Isa Egiguren (SMH): "Hemengo polizia ohi batek esan digu joan den astean 600 errefuxiatu uretan atzeman eta Turkiara bidali zituztela bueltan"

Euskalerria Irratia 2023ko ots. 2a, 17:38

Mediterraneoan migranteak erreskatatzen aritzen den Aita Mari ontzia berriz itsasoratuko da aste honetan berean, traba asko gainditu ondoren. Bien bitartean itsasontzi hau kudeatzen duen Itsas Salbamendu Humanitarioa gobernuz kanpoko erakundeak osasun arreta ematen die Kios irlara iristen diren errefuxiatuei. Une honetan han dauden Edurne Ollakindia erizaina eta Isa Egiguren kazetaria eta Euskalerria Irratiko kolaboratzailearekin mintzatu gara. 

Joan den astean jakitera eman zuten Espainiako Gobernuak Aita Mari ontziari espediente bat ireki diola eta isun guztiak batuz, milioi bat euro inguru ordaindu beharko lituzkela orotara Itsas Salbamendu Humanitarioa elkarteak. Elkarte honek esan du duela hiru urte Palermon eginiko ikuskapen batean ustez aurkitutako lege-hausteengatik zigortu nahi dituztela eta alegazioak jarriko dituztela iragarri dute. 

 Aita Mari ontziko kideek adierazi dute erreskate ontzia geldiarazteko helburuz Italiako Gobernuak abiatu zuen «estrategia politikoaren» barnean egin zela ikuskapena, eta, beraz, ez zuela loturarik izan segurtasunarekin. Itsas Salbamendu Humanitarioko kideak harremanetan dira Espainiako Gobernuarekin, eta auzia konpontzeko itxaropena dute. Bestalde bederatzigarren misiora ateratzeko prest dago ontzia. 

Bien bitartean Kios irlan dagoen Vial errefuxiatuen zelaian dauden 350 pertsonari eta haraino lortzea iristen direnei osasun arreta eskaintzen dio Gobernuz Kanpoko Erakunde honek 2016az geroztik. 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!