Borja Goitia (Elkar): "10.000 haur eta gaztetxok hartzen dute parte gure lehiaketan"

Euskalerria Irratia 2023ko ots. 1a, 18:45

Elkar Fundazioak XV.  Ilustrazio eta Ipuin lehiaketa antolatu du haurren eta gazteen artean irakurzaletasuna eta sormena bultzatzeko helburuz. Hiru modalitate antolatu dira, haur eta gazteen adinaren arabera eta apirilaren 20ra arte izanen dute lanak bidaltzeko aukera. 

HH 4 eta LH 4 bitartean (biak barne) dauden haurrek Esti Vivacok idatzitako "Nora joan da Nora?" ipuina ilustratu beharko dute. Ipuina hemen eskura daiteke.

LH 5 eta DBH 2 bitartean (biak barne) dauden haurrek Alex Orbek egindako ilustrazioarekin ipuin bat osatu beharko dute. Ilustrazioa hemen eskura daiteke.

DBH 3 eta DBH 4 mailetako gazteek bi aukera dituzte: Alex Orbek hasitako komikiari jarraipena ematea edota beronen gaia mantenduz (txango bat) komikia hasieratik sortzea. Komikia hemen eskura daiteke.

Parte hartzaileentzako sariak jolas hezitzaileak, tabletak eta Elkar dendetarako opari txartelak izanen dira eta, honetaz gain, ikasgelen artean ere sari zozketak eginen dira Laboral Kutxa eta Irrien Lagunak klubaren laguntzarekin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!