Ihitz Iriart: "Nano-pastorala jasangarriagoa eta parte-hartzaileagoa da"

Euskalerria Irratia 2023ko urt. 31a, 19:20

Mixel Etxekoparek idatzitako "Ketariatik Mundura" nano-pastorala eskainiko dute heldu den igande honetan Kondestablearen jauregian. Ihitz Iriart, Maika Etxekopar eta Beñat Larrori dira aktore-kantariak eta Kristian Galtxetaburu eta Mixel Etxekopar musikariak. Emanaldia 19.00etan izanen da Kondestablean eta sarrera librea, aretoa bete arte.

Juan Sebastian Elkanoren munduaren lehen itzuliaren bizipen eta gertakizunak kontatzen ditu lan honek, bere argi eta itzal guztiekin. Badira urte batzuk Mixel Etxekoparek pastoral hau idatzi zuenetik, baina orain eskaintzen digutena testu honen bertsio murritzagoa da, eta hortik dator nano-pastoralaren ideia, Ihitz Iriart partaideetako batek Irrintzi Plaza saioan azaldu digun bezala.

Emanaldi hau Karrikirik, Zaldikok eta IKF fundazioak antolatu dute, Iruñeko Udalaren laguntzarekin. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!