Lekarozko Larraldea sagardotegiak berriz zabalduko ditu ateak martxoaren 4an. Kooperatiba bat eratu duten zenbait gazte dira orain arduradunak. Kirikoketa festak antolatu eta kultur ekimen desberdinak burutu izan dituzte azken urte hauetan Jo ala jo kultur elkartearen bidez eta orain jende guztiarentzat zabalduko dute sagardotegia ilusio handiz. Hori dena kontatu digu Xabi Torres baztandarrak.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.